Sinopsia
Gehitu Kolektiboak ematen duen “Sebastiane Latino Sariaren” 2023ko irabazlea. Sari honek, LGTBI+ pertsonen balioak eta errealitatea islatzen dituen urteko LGTBI+ zinema latinoaren estreinaldirik onena aitortzen du. Epaimahaia, Gehituko bazkidez eta gonbidatutako epaimahaikide bereziz ostzen da eta Donostiako Zinemaldian banatzen da urtero.
Laura Zamora sexu-langile ohia da, transgeneroa eta kartzelaratuta dago, 52 urteko zigorrarekin. Bogotako Pikotan, Jaison Murillo ezagutuko du, 14 urte preso daramatzan gerrillako komandantea eta bozeramailea, eta bikoteak ezkontzea erabakitzen du. Harreman heretiko horrek FARCeko burkideak haserretzen ditu eta komandanteei taldetik kanpo uzteko eskatzen diete. Hala ere, buruzagiek, Habanako bake-akordioen negoziazioan murgilduta daude eta ezkontza bedeinkatzea eta LGBTI+ eskubideen aldeko borrokan aliatu izatea erabakitzen dute.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: JORIS LACHAISE
- Jatorrizko hizkuntza: Gaztelania
- Argazkiak: Joris Lachaise
- Edizioa: Jérémy Gravayat, Joris Lachaise
- Soinua: Julia Rostagni
- Musika: Bertrand Wolff
- Ekoizpena: Raphaèle Dumas, Guillermo Quintero, Line Peyron
- Partehatzaileak: Laura Katalina Zamora, Jaison Murillo Pachón, Daniela “Lulú” Maldonado Salamanca, Máximo Castellanos Peña, Yurani Muñoz Ríos