Udazkeneko Emakumeen Jabekuntza Eskola aurkeztu du Urnietako Udalak

Aiurri 2024ko ira. 17a, 11:05

Udazkenaren etorreraren bezperan, Jabekuntza Eskolaren aurkezpena egin du Urnietako Udalak. Urritik abendura bitarte, bost proposamenetan parte hartzeko aukera izango dute bilizagunek, Lekaio kultur etxean. 

Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi dutenek irailak 17-27 bitartean eman beharko dute izena Bertan herritarren arretarako bulegoan (astelehenetik ostiralera 7:30-14:30) edo Gazte Informazio puntuan (astelehenetik ostegunera 16:30-19:30). Online ere egin daiteke Urnietako Udalaren webgunean. Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza bakoitza hasi baino 15 egun aurretik eskatu beharko dute.

IRAKURLE ESKOLA FEMINISTA

"Ahalduntzea eta kontzientziatze feminista" ditu ardatz irakurle-taldeak. Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango dira eztabaidagai, Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz.

  • Emagin. Maider Kery Avaristo Iziar
  • Egutegia: urriak 3 eta abenduak 5Ordutegia: 16:00-18:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

MUNDUKO EMAKUME IDAZLEEN IRAKURKETA-KLUBA

Munduko hainbat herrialdetako idazleen lanak izango ditu hizpide taldeak, testuinguru eta errealitate soziokultural ezberdinetan bizi duten egoera zuzenki edo zeharka aztertuz.

  • Elkarrekin Hazi Elkartea. Isabel Allende-Robrero
  • Egutegia: azaroak 7 eta urtarrilak 9
  • Ordutegia: 18:20-20:30
  • Lekua: Lekaio kultu etxea
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

HIL ARTE BIZI: HERIOTZAREN AURREAN GEURE ERARA

Heriotzaren aurrean dauden beldurra zeharkatu daitezkeela sinetsita sortu ditu Nere Erkiagak Hil Arte Bizi tailerrak.
Tailer horietan, heriotzaren gaineko kontu praktikoak landuko dira, eta norberak zer pentsatzen duen eta zer erabaki nahi duen argitzen joango da.

  • Nere Erkiaga Laka. Tanatologian eta kultur transmisioan aditua
  • Egutegia: azaroak 14, 21, 28 eta abenduak 12
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

ONGIZATE EMOZIONALA ETA AUTOZAINKETA

Ongizate emozionala zaintzeko behar den "guztia" aztertuko da proposamen honetan, eta aldi berean, hobetzeko baliabideak ezagutaraziko dira; nor bere buruarekin ondo eta lasai sentitzeko, egunerokotasuna hobetzeko, autoestimua hobetzeko, eta emozioak hautemateko eta menderatzeko baliabideak, besteak beste.

  • Saioa Garmendia Urialde. Ongizate emozionalean aditua.
  • Egutegia: urriak 22, azaroak 5 eta 19, eta abenduak 3
  • Ordutegia: 18:00-20:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Prezioa: erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

SOLASALDIA: EMAKUMEAK KIROLEAN: TXARO TOMASENA

78 urteko urnietarra da Txaro Tomasena. Iaz, munduko errekorra hautsi zuen, Gibraltarko itsas- zeharkaldia neoprenoarekin igerian egin duen pertsona edadetuena bilakatuz. Modu horretan bere lorpen zerrenda handitu zuen. Dena den, askotariko kirolak egiten ditu protagonistak egunerokoan: igeriketa, triatloia, yoga, pilates, indar ariketak, ibilaldiak... Bere esperientzia lehen pertsonan entzun eta berekin solasteko aukera izango da Saroben.

  • Eguna: azaroak 21
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Ordutegia: 18:00
  • Hizkuntza: elebitan
  • Sarrera: librea edukiera bete arte

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!