Dantza-klaseak, larunbat arratsaldeetan

Aiurri 2024ko ira. 19a, 14:37

Dantza-klaseak emango ditu Jesus Icetak asteburu honetatik aurrera, larunbat arratsaldeetan, Errekaldeko kaleko lehenengo portaleko lokalean: merengea, saltsa, bachata, kizomba, chachacha eta balsa... Askotariko dantzak ikasteko aukera emango du hitzorduak. Mailaren araberako bi ordutegi izango dira: 17:30ean hastapen-taldearen txanda izango da eta bigarren taldea 18:20tan hasiko da. 

Zalantzak argitze aldera, telefono-zenbaki honetara deitu beharko dute interesa dutenek: 638607458

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!