Etxeratze kolektiboak, Sanmieletan

Itaia_Buruntzaldea 2024ko ira. 24a, 08:54

Aurten ere Sanmieletan Etxeratze Kolektiboak antolatu ditugu urnietako Itaiatik. Behar duen emakume orok etxera seguru eta akonpainatua itzultzeko aukera izan dezan sortzen dugu tresna hau. 

Gaueko arduradunekin elkartzeko lekua Gaztelekuko atea izango da. Etxera itzultzeko konpainia behar duena momentuan bertaratu daiteke eta han egongo dira zain laguntzaileak.
Egun eta ordutegi hauetan izango dira Etxeratze kolektiboak:

  • Osteguna 26, 02:00tan
  • Ostirala 27, 02:00tan eta 05:30tan
  • Larunbata 28, 02:00tan eta 05:30tan

Informazio gehiago behar izatekotan idatzi hurrengo emailera: itaia.buruntzaldea@gmail.com

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!