Urnietako Txosna Batzordearen pregoia
Arratsalde on, urnietar!
Azkenean, iritsi dira esperotako Sanmielak…
Hilabeteak daramatzagu txosna batzordean elkarlanean festak antolatzen, eta poztekoa da hori. Hala ere, nahiko oztopo izan ditugu eta ez da bide erraza izan; aurrekontuaren murrizketa, interes eta arreta faltagatik egitaraua baldintzatzea, baimen eta seguruekin arazoak, etab. Festak ez dira lau egun hauek soilik, lan eta esfortzu handia baitago ikusten den guztiaren atzean.
Horregatik, prozesu honetan parte-hartzera eta laguntzera animatzen zaituztegu. Gazteen arteko antolakuntza aktiboak emango dizkigu baldintzak geroz eta indartsuagoak izateko eta autonomia nahiz independetzia gehiago edukitzeko.
Bestalde, txosnagunetik hasita, gure ingurua nahiz herria gune seguruak izatea nahi dugu, eta ez dugu inolako erasorik onartuko! Urnietak bizirik behar du, herriko gazteok bizirik behar dugu. Hortaz, bakoitzak landatzen duen haziarekin lortuko dugu herri hau berriro ere loratzea!
Dagoeneko festak hastear daude eta disfrutatzeko eta ospatzeko momentua iritsi da!
Beraz, gora Txosna Batzordea eta laguntzeko prest agertu zareten guztiak... Gora Sanmielak!