Desbideraketak A15 errepidean, asteburuan hasita
Aldundiak hainbat erabaki hartu ditu:
- Galiboa 4,5 m-ko altuerara eta 3 m-ko zabalerara mugatuko da.
- Ibilgailu astunek Tolosatik Lekunberrira doan GI-2130 errepidetik joatea debekatua izango dute, hortaz, N-I errepidea hartu beharko dute ordezko bide bezala.
- Berastegi, Elduain edo Berrobi bezalako tokiko helmugak dituzten A-15 autobiako erabiltzaileek soilik egin ahal izango dute bira Berastegiko lotunean, ondoren GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza errepidea) zirkulatuz helmugaraino iristeko.
- Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, N-I errepidea gomendatuko da Altsasuraino, Irurtzunen A-10 autobia hartuz (Sakanako autobia).
- Gipuzkoatik Nafarroarako ibilbide luzeetarako, Iruñerako noranzkoko bidea ixtearen ondorioz, A-15 autobiako erabiltzaileek N-I errepidetik jarraitu beharko dute, Gasteizerantz, Altsasuraino, eta A-10 errepidetik jarraitu (Sakanako autobia) Irurtzuneraino.
- Lekunberrira edo Leitzara doazenek, GI 2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri), Tolosan barrena, erabili ahal izango dute, aukeran.