Aiurrizaleek eta, bereziki, Egunean Behin lehiaketako partaideek ondotxo dakite Aspilla baserriko saskia bikaina dela. Poltsa hartu eta duen pisuaz jabetzea besterik ez dago! Behin sariari begira jarrita, bete-beteta dago saskia: tomateak, sagardoa, gazta, dilistak, arroza...
Aspilla baserriko saskiaren irabazlea izan zen azken hori eta bertsoz eman zuen Enbeitak irabazlearen berri, Colinak saskien produktuen gaineko azalpena kantuan bota ondoren:
Zenbakian magia
niretzat gordeta
busti egin behar naiz
kolpeka-kolpeka
buruan eman eta
horrenbeste buelta
nork dauka "26" dion papeleta
erditzeko egun hori jarri zidaten ta.