Aurtengo jaiak iragartzeko prentsaurrekoan, Ainhoa Ostolaza Berdintasun zinegotziak adierazi zuen Urnietako Udalak “jai parekide eta berdinzaleak sustatzeko konpromisoa” berretsi nahi zuela: “Ez da inolako eraso matxistarik edo arrazistarik onartuko, eta horien aurrean irmotasunez erantzungo da beharrezko neurriak hartuz”.
Hala, informazio-puntua eta arreta-gunea ipiniko dira lehen asteburuan. Ondorengo egun eta orduetan martxan izango da:
- Irailak 27, ostirala: Gaztelekua 23:00-04:00.
- Irailak 28, larunbata: Gaztelekua 23:00-04:00.