Abestia, Iñigo Peña musikariak 1999an sortu zuen, eta Aitor Mendiluze bertsolariak jarri zizkion hitzak.
Hona hitzak: Adarraren babes goxo pean
Dagoen herri eder berezia,
Euskadiren historian zehar
hainbat uneren testigu bizia.
Iragana garrantzitsua dauka,
etorkizuna ongi merezia.
Geroaren bila doan herri bat da
gure altxor nagusia.
Kale eta baserri,
bere soineko ongi eratua,
inguruko mendiek
jantzi eta mugatua,
bere izena eta izana
bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!
Herria erre zuen
behin karlisten gerrak.
Bi urtez hustu zuen
egindako okerrak.
Baina urnietarrak
ez ziren alferrak.
Orain bizirik dago herritar
zintzo haiei eskerrak.
Herritarren lanak jaso zuen
berriro gure Urnieta kuttuna,
denborarekin bihurtu dena
gaur egun guk
ezagutzen duguna,
eta denborak aldatuta ere
gurea da bere etorkizuna
gure barruan gorderik dugulako
bere herri nortasuna.
Kale eta baserri,
bere soineko ongi eratua,
inguruko mendiek
jantzi eta mugatua,
bere izena eta izana
bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!