Nerea Arrutik aizkoran marka bikaina jarri du arratsaldean egin den herri kirolen erakustaldian

aiurri 2024ko ira. 29a, 21:56

Itsaso Trekuk harria jasotzen eta Malen Barrenetxeak, Nerea Arrutik, Julen Gabirondok eta Xabat Olaizolak aizkoran erakustaldi ikusgarria egin dute Egapeko jolaslekuan. Bertan, Nerea Arrutik marka ederra ipini du. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai: 

Arrutik 12 minutu eta 50 segundu behar izan ditu metro eta 76 zentimetro dituen gerribueltako (76 ontzakoa) enborra ebakitzeko. Emakumeetan, halako neurriko enborrei heldu dien lehenbiziko emakumea dela adierazi du Barrenetxea aurkezleak. Berriki, Donezteben, bi metrokoa 18:02an ebaki zuen.

Xabi Barrenetxeak eta Gabriel Saralegik aurkeztu dute Egape ikastolako jolas-lekuan egin den herri kirolen erakustaldia.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!