Juanma Zarranz salestarrari Urnietako gazteen artean egindako lana eskertu diote, udaletxean

Xabier Lasa 2024ko ira. 29a, 22:42

Bosko Anitz aisialdi taldearekin Urnietako gazteen artean 23 urtetan egindako lana aitortu eta eskertu nahi izan diote, Segurado alkateak adierazi duenez. Ekitaldian, aurreskua eskaini diote, eta Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso bertsolariek Zarranzen nortasuna bikain deskribatzen duten bertsoak kantatu dituzte. Ekitaldia, irudietan eta bideoz, ikusgai:   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!