Idiazabal kalean trafiko mozketak egingo dira urriaren 5eko 09:00etatik urriaren 6ko 08:00etara. Hori horrela, zenbait aparkaleku ere itxiko ditu Udaltzaingoak. Bien bitartean, moldaketak egongo dira autobus-zerbitzuan, bi geldialdi egongo baitira, soilik: Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean eta Ermotegi zein Langarda bitarteko biribilgune berrian.