Dantza katalanak eta euskaldunak, bat eginda

Aiurri 2024ko urriaren 3a

Euskal dantzek eta katalanek bat egingo dute Urnietan, datorren asteburuan, Egape Dantza Taldearen eta Gelidako (Herrialde Katalanak) Esbart Rocasagna taldearen eskutik. 

Bi hitzordu izango dira, orotara: larunbatean, 18:00tan,  "ERA" obra taularatuko dute kataluniarrek eta Egape Dantza Taldeak, berriz, kale-ikuskizun bat egingo du. Igandean, eguerdiko 12:30ean, beren dantza tradizionalen erakustaldia egingo du Esbart Rocasagnak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!