Martxan da ikasturte honetako belar-bolen kanpaina, Urnietako Udalaren dirulaguntza baten bidez: "Herriko berlardiak urtean behin behintzat makina bidez moztea eskaintzen da". Zerbitzu hori erabiltzeko interesa duten baserritarrak Behemendi elkartearekin ipinin beharko dira harremanetan, eskaera egiteko: 6.000 eurokoa da laguntza, eta belar-bola bakoitzeko gehieneko prezioa 2,20 eurokoa izango da. Dena dela, aurreikusitako bola-kopurua gainditzen bada, prezioa "estutu" egingo dela jakinarazi du Urnietako Udalak.