Zubitxo plazan elkartu dira goizeko 11:00tan eta, orotara, lau geldialdi egin dituzte, San Juan plazara ailegatu aurretik: Zaldundegi plaza, Teresa Amuategi plaza, Etxeberri plaza eta Lourdes Iriondo parkea. Horietako bakoitzean, dantzak eta kantuak izan dira. Bada, goizari amaiera emateko irrintzi-erakustaldia egin dute bederatzi lagunek San Juan plazako oholtzan igota.