Udalak adierazi duenez, aurretiaz, ikastaro bat egin beharko da, formakuntzarako: azaroaren 4tik 13ra izango da hori Lasarte-Oriako EAGI eraikuntza eskolan goizeko ordutegian (9:00etatik 14:15etara) eta 150 orduko iraupena izango du.
Formakuntza hori gainditzen dutenek eskualdeko udal brigadetan lan egiteko aukera
izango dute 5 hilabetetako kontratazio baten bidez (2024ko abendua eta 2025ko maiatza
bitartean).
Parte hartzeko ezinbesteko baldintzak:
- Langabezian egotea.
- Lanbiden izena emanda egotea.
- Beterri-Buruntzako udalerri batean erroldatuta egotea.
- 2023an programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea.