Andoni Mujika Izagirre "Anatx"ek saio polita egin zuen Andoaingo Bastero Kulturgunean, eta eskura izan du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetarako sailkapena. Gutxigatik, baina, kanpoan geratu da.
Añorgan sortu eta Urnietan bizi den Unai Gaztelumendi, berriz, Errenteriako final-laurdenetan ariko da. Datorren urriaren 20an izango da, eta gauza bitxia gertatuko da: oholtza gainean, bertsokideen artean ariko da Beñat Gaztelumendi anaia.