Prest da ludoteka, ikasturte berriari ekiteko

Aiurri 2024ko urr. 10a, 13:01

Urria hasi bezala ekin dio ludotekak bere ikasturteko jardunari: aurki irekiko da bertan matrikulatzeko epea, urriaren 21etik 30era arte, hain justu ere. Ludotekan bertan eman beharko dute izena interesdunek, eta 15 eurokoa da matrikularen kostua. 

Hala, oraindik ezagutzen ez duten familientzat ate irekien jardunalduak egingo dira urriak 14-17 bitartean. 

Ordutegia eta zerbitzua

  • Astelehenetik ostegunera eskainiko du zerbitzua 17:00etatik 19:00etara ondorengo banaketarekin.
  • Astelehena-asteartea: 2018 eta 2019ko haurrak.
  • Asteazken eta osteguna: 2015, 2016 eta 2017ko haurra.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!