Ligari ekin diote Oñatiren aurka berdinketa lortuz

Aiurri 2024ko urr. 11a, 07:00

Zutik Leire, Naroa, June, Ines, Maider, Nahia G, Aloña, Maitane, Maddi, Alaitz eta Arai. Behean, Ekiñe, Nerea, Nora, Oihana, Nahia H, Lucia, Yera eta Ana.

Emakumezkoen gorengo erregionala aurreko astean abiatu zen. Aldaketa ugari dago Urnietako taldean.

Oñatin aritu ziren lehen partidan, Debagoienaren aurka. Oihana Arruek UKEko lehen gola sartu zuen, eta etxeko taldeak partida berdindu zuen. UKEk 1-2koa lortu zuen, baina bertan behera geratu zen. Maitane Gonzalez entrenatzaileak debuta egin zuen UKEren aulkian, Maddi Lopezek lagunduta.UKEren staff teknikoan sartu  diren kide berriak dira biak. Ines, Alaitz, Lucia eta Yera jokalariek ere debuta egin zuten.

Datorren asteburuan, Usurbilen jokatuko dute.

Emakumeen aldeko apustua

Urnieta Kirol Elkarteak, aurten ere, emakumezkoen futbolaren aldeko apustu sendoa egin du. Honako hauek dira 24/25. denboraldian lehian ariko diren taldeak: gorengoa, kadetea, infantila eta futbol-eskola.

UKEko nesken talde guztietan, gainera, emakumezko entrenatzaileak ariko dira denboraldi honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!