"Xoxopris" herri antzerkia egin dute Xoxokan bart, Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkeztuta

Xabier Lasa 2024ko urr. 11a, 11:51

Xoxokako gazteek herri antzerkiaren ikuskizunari eutsi diote bart gauean. Maiz eragin dituzte ikusleen barre-algarak, telebistako lehiaketen parodia dibertigarria eginez; eta hori dena, Xoxokako gazteek dakiten eran, bapatekotasunik lotsagabeenean, alegia. Horrela, Ilaski Serranok eta Antton Telleriak "Xoxopris" lehiaketa gidatu dute, Baserritarrek, Txinatarrek eta Fitness-zaleek osatutako hiru taldeak lehian jarrita. Argazki-sorta eta bideoa, ikusgai:

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!