Hernaniarrak dira Barrenetxea eta Pikabea anaiak, eta Ezkiotarra Etxeberria.
Xabier Barrenetxea aurkezleak iragarri duenez, Hernani eta Astigarraga arteko Martindegi auzoan, Oialumeko dantzalekuan, herri kirolen aparteko jaialdia antolatu dute, azaroaren 17rako, eguardiko 12:00etan. Bertan, bi marka jartzeen saiakerak egingo dituzte; hain zuzen, Nerea Arruti urnietarra kanako enborra (bi metro eta 50 zentimetroko gerribuelta) ebakitzen saiatuko da, eta Malen Barrenetxea, berriz, oinbiko enborra (metro eta 67 zentimetroko gerribuelta).
Jaialdian, Mikel Lopetegi “Urra” eta Maddi Gesalaga harri-jasotzaileak, eta Ibai Soroa, Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, Iker Bizente eta Eneko Saralegi aizkolariek ere indar erakustaldiak egingo dituzte.
Herri kirolen jaialdia Martindegi auzoan ospatuko da esan bezala, San Martin jaien baitan.