Herritarren txanda iritsi da, aurrekontu parte-hartzaileetan

Aiurri 2024ko urr. 14a, 10:46

Azken urratsera iritsi da Urnietako Udalaren aurrekontu irekien parte-hartze prozesua: udal teknikariek proposaturiko hamar hobekuntzetatik hiru hautatu beharko dituzte bizilagunek, 150.000 euro zertara bideratu erabakitzeko.

Urriaren 14tik 27ra bitartean izango dute aukera herrian erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko, hainbat bide erabilita, besteak beste: kutxak, postontziak, webgunea eta app-a. Era berean, informazio-karpa jarriko du Urnietako Udalak, urriaren 25ean; goizean (10:00-14:30), Etxeberri plazan eta, arratsaldean (17:00-20:00), San Juan plazan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!