Haurren irakurzaletasuna sustatzea helburu

Aiurri 2024ko urr. 17a, 12:20

Ana Molina Mestiza elkarteko presidentea, Ana Pozas Kultura saileko Zinegotzia eta Luxia Iriondo Kultur teknikaria

0-6 urte bitarteko haurrei begirada zuzenduta, programa bat jarri du martxan Urnietako Udalak, Bookstart Euskadi Gipuzkoarekin eta Mestiza elkarte artistiko soziokulturalarekin elkarlanean, haurtzaroan irakurlazetasuna sustatzeko helburuz: literaturari ez ezik, bestelako arlo batzuei ere erreparatuko zaie 45 minutuko saio horietan, besteak beste, musikarri, arteari eta naturari. Bestalde, Euskal Herritik irten eta munduko kulturak ezagutzeko parada izan nahi du hitzorduak.

Liburu baby kluba
0-3 urte

Derrigorrezkoa izango da heldu baten laguntzarekin joatea haurrak saiora; hala, gurasoen edo tutoreen parte-hartze zuzena sustatu nahi dute antolatzaileek, "bertan hasitako bideak etxean jarraipena izan dezan". Lekaio kultur etxeko liburutegiko haur-txokoan egingo dira saioak:

  • Urriak 22, 10:30
  • Urriak 29, 17:00
  • Azaroak 9, 10:30
  • Azaroak 12, 10:30
  • Azaroak 26, 17:00
  • Abenduak 10, 10:30
  • Abenduak 17, 17:00

Liburu txiki kluba
4-6 urte

Hemen helduen parte hartzea hautazkoa izango da.

  • Azaroak 11, 17:00
  • Azaroak 23, 10:30
  • Abenduak 13, 17:30 (saio hau Xoxokako Eskola Zaharrean egingo da).
  • Abenduak 23, 17:00
  • Abenduak 30, 17:00

Liburu-sorta, opari

Ildo beretik, doako liburu-sorta bana emango zaie 2022an, 2023an eta 2024ean jaiotako haurren familiei,  liburutegian, urriaren 21etik aurrera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!