Lehiaketako kronika eta argazki-erreportajea Barren aldizkarian topa litezke; bideoa eta Nerea Arruti beraren adierazpenak, berriz, ETBren webgunean.
36 ontzako bi enbor, 45eko beste bi eta bi kanaerdiko moztu behar izan zituzten sei aizkolariek, eta urnietarra alde handiarekin nagusitu zen. Hain zuzen, 17:33ko denbora egin zuen. Nerea Sorondo beratarra bigarren geratu zen, 21:05eko denbora eginda; azkenik, Laiene Pikabea hernaniarrak eskuratu zuen hirugarren postua, 23:42ko denborarekin.
Emakumeen saioaren aurretik gizonezkoen bigarren mailako kanporaketa jokatu zuten Elgoibarren, eta Eneko Otaño (14:16), Ugaitz Mugertza (15:40) eta Iban Resano (18:09) lotu zten finalerako txartela.
