Juan Goenaga lehen sektorean eragile nekaezina izan zen urtetan, eta horrexegatik eskerrak eman nahi izan dizkio ENBA sindikatuak atzo zabaldu zuen oharrean, “Gaur goizean joan zaigu Urnietako Oiamar baserriko Juanito. Gipuzkoako lehen sektoreko kooperatiba, sindikatu eta beste hainbat ekimenetako sortzailea. Gipuzkoako ENBAko presidentea den Iñaki Goenagaren aita. Goian bego!”.