Udal teknikariek herritarrek lehen fasean egindako proposamenetatik hamar lehenetsi dituzte eta horien artean hiru hautatu behar dira. Urnietako hamasei urtetik gorakoek botoa eman dezakete.
Parte hartzeko epea igande honetan amaituko da. Bideak ohikoak dira: kutxak, postontziak, webgunea eta app-a.
Informazio-karpa, ostiral honetan
Goizean, Etxeberri plazan eta, arratsaldean, San Juan plazan. Bozkatzeko aukera izango dute karpara hurbiltzen direnek. Ordutegia:
• Etxeberri plaza: 10:00-14:30.
• San Juan plaza: 17:00-20:00.