Rol-jardunaldiak, urria amaitzeko

Aiurri 2024ko urr. 24a, 11:08

Rol-jokoek hartuko dute asteburua, herrian, Habitantes de Innsmouth elkartearen eskutik. Urriaren 26an zein 27an hitzordua egingo dute zaleek Lekaio kultur etxean. Era berean, Erdi Aroko eskrima erakusketa egingo du Donostiako Sala de Armas Ignota elkarteak, igandean, Plazido Muxika plazan, eguerdiko 12:00etatik aurrera. 

Urnietako Udalak ohar baten bidez adierazi du, jardunaldiak medio, ikasgela itxita egongo dela urriaren 26an. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!