- Usurbilgo zaintza ekosistema: Udalerria zaintza eredu berri bat ezartzeko egiten ari den bidea azalduko da. Prozesu horren helburua, besteak beste, zaintzak gizarteratzea eta kolektibizatzea da.
- Euskadi Lagunkoia: Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta Matia Institutuak abian jarritako ekimena da. Helburu nagusia adinekoen eta, oro har, herritarren parte-hartzea sustatzea da, Euskadiko udalerrietako auzoak eta inguruneak hobetzeko.
- Auzosare: Bakardade eta bazterkeria egoerak hautemateko programa. Baita zainketa- sare publiko eta komunitario bat aktibatzeko ere. Gipuzkoako hainbat udalerritan egiten ari diren esperientziak partekatuko dira.
- Xoxoka auzoa (Urnieta): auzoan egindako antolaketa esperientzia partekatuko da, garai batean seme-alaba adingabeak zituzten familia batzuek zituzten behar zehatzei erantzuteko gauzatu zena.