UZEko kideek Besabiko hamaiketako tradizionalarekin itxi dute denboraldia

Andoni Urbistondo 2024ko urr. 27a, 20:53

Urnieta Zikloturista Elkarteko kideek 2024ko denboraldia itxi zuten pasa den igandean, Besabin egindako hamaiketako tradizionalarekin.

Dozena bat lagunek Larraizko buelta eman zuten, eta eguarte partean Besabi aldera bildu, denboraldiari agur esateko. 30 irteera pasa egin dituzte igandero, eta zikloturista elkartea hazten ari da etengabe. Dagoeneko 50 lagun inguru dira bazkide. Besabikoa denboraldia ixteko lehen juntadizoa izan zen, baina azkena, eta potoloena, azaroaren 23an izango da, Eteneta elkartean egingo duten babarrun jatearekin. Ondoren, neguarekin batera, epelean babestuko dira, martxoko lehen igandean lehen irteera egiteko bueltan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!