Azaroaren 28an izango da hitzordua, ostegunarekin. Sarobeko lehen solairuko gelan bilduko gara, arratsaldeko 18:00tan, bi jokotara jolasteko: Condottiere eta K2. Elkartekideek adierazi bezala, "ez dute testurik, beraz, ez dago hizkuntza arazorik. Bi jokoek jokalarientzat argibideak dituzte gaztelaniaz eta ingelesez. Laguntza horiek euskarara itzulita eskeiniko dira". Bost eta hamar kide bitarteko jokoak dira eta pare bat orduko saioa izatea da antolatzaileen aurreikuspena, "hala ere, jokalarien jolasteko erak alda dezake iraupena".
Izen-ematea
Doakoa da, baina aurretik izena eman behar da: zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita edo 662 338 747 mugikor-zenbakira deituta.