Garagardozaleek eta, zehatzago esanda, Garagardo Azoka klasikoan otordua egitea gogoko dutenek aukera bikaina izango dute Urnietan, Eteneta elkartean. Izan ere, Idiazabal kaleko 5. zenbakiko etxabean Garagardo Azokaren XII. edizioa antolatu du. Aukera zabala dago: Garagardo horia edo txigortua, ukondoa, saltxitxak eta patata purea salgai. Bapo jateko eta edateko aukera izango da, beraz.
Txartelak salgai
Txartelak erosteko aukera izango da ostiral honetan, elkartean bertan, iluntzeko 19:00tatik 20:00etara. Eta larunbatean ere, lehenago agortu ez badira, salgai izango dira azken txartelak.
Arratsaldeko 14:00tan abiatuko da Garagardo Azoka eta bertara gonbidatuta daude bazkideak eta baita bazkide ez direnak ere. Denei irekita dagoen ekimena da, ondorioz. Gogoan izan "Prost!" dela topa tradizionalaren adiera Alemanian.
Prezioak
Produktuak eta prezioak honako hauek dira:
- Garagardoa, litro erdia: 4 euro.
- Saltxitxa patata purearekin: 4 euro.
- Ukondoa patata purearekin: 15 euro.
- Garagardo pitxarra: euro 1.
- Konboa (ukondoa, 2 saltxitxa eta 2 garagardo): 25 euro.
Garagardo Azokara joateko asmoa duenak hobe du, beraz, ostiral honetan bertan txartelak ziurtatzea. Esan bezala, elkarteko kideek txartelak salgai jarriko dituzte ostiral iluntzean, 19:00tan hasita.