Lan-eskaintza egin du Urnietako Udalak, Gabonetako jaien antolakuntzarako

Aiurri 2024ko aza. 13a, 08:16

Lan-eskaintza luzatu du Urnietako Udalak: kultur teknikariari Gabonetako ekintzak eta "bereziki" Errege Magoen desfilea prestatzen laguntzeko jaietako laguntzaile bat kontratatuko du. Beharrezkoa izango da  batxilergoa edo pareko titulazioa edukitzea eta euskarako C1 maila izatea. 

Honako hauek dira egin beharreko zereginak:

  • Aurrekontuak eskatu
  • Kontratazioak eta erosketak bideratu.
  • Fakturak eta baimenak izapidetu
  • Idatziak prestatu eta bidali
  • Materialak, tresneriak eta azpiegiturak prestatu
  • Dokumentazioa antolatu
  • Bolondresekin eta udaleko lankideekin koordinatu.
  • Errege magoen desfilearen egunean beharrezkoak diren lanetan aritu.

Baloratuko diren gainerako baldintzak, berriz, honako hauek:

  • Urnieta ezagutzea eta herriko jai ekitaldiak ezagutzea
  • Antzeko lanpostuetan eskarmentua
  • B gidabaimena.

Urnietako udalak prentsa-ohar bidez zabaldu bezala, eskaintzen den kontratua aldi baterakoa da (2024ko azaroaren 25etik 2025eko urtarrilaren 10era): "Nagusiki goizez, baina behar den kasuetan arratsaldez ere lan egin beharko da".

Interesdunek azaroaren 18ra bitarte izango dute Lanbiden izena emateko.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!