Eguraldi txarra egiten badu, emanaldi bakarra egingo da Udaletxeko arkupeetan.
Kalejira egingo dute Lourdes Iriondo musika-eskolako ikasleek azaroaren 20an, Santa Zezilia eguna ospatzeko. San Juan plazatik abiatuko dira, arratsaldeko 17:30ean, hiru geldialdiko ibilbidea osatzeko asmoz: Plazido Muxika plaza, Etxeberri plaza eta musika-eskola. Horietako bakoitzean, geldialdia egingo da hainbat pieza jotzeko zein abesteko.
Eguraldi txarra egiten badu, emanaldi bakarra egingo da Udaletxeko arkupeetan.