Urnietako Udalak jakinarazu duenez, datorren urtean gauzatuko dira honako hiru proposamen hauek:
- Etxeberri plaza (osasun zentroa, eguneko zentroa) hobetzea.
- Etxeberritik Ierdi plazarako bidea argiztatzea.
- Etxeberri plazan kirol gune bat jartzea.
Aipatutako hiru aldaketak egiteko 135.000 euro erabiliko ditu udalak. Beste 15.000 euroak, berriz, bi ikastetxeetako LH 6. mailako ikasleen proposamenen esku geldituko dira.