Everest igo zuen 44 urte atzera Martin Zabaleta hernaniarrarekin batera, eta solasaldia antolatu zuen berarekin Zanpatuz mendi elkarteak. Dokumentala ikustearekin batera, protagonistarekin solasean aritzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
“1980a zorte handia izan zuen Tximist espedizioan parte hartzeko aukera izan nuelako. Gogoan dut 1981ean Euskal Herrian barrena ibili nintzela, eta oso pozik nago berriz ere bertan nagoelako. Izan ere, Euskal herritarra sentitzen naiz, herrialde hau maite dut”. Aitortza hori eginda, nola ez, txalo zaparrada jaso zuen Pasang Tembak.
Zanpatuz mendi elkarteak Amaia Agirreren omenezko zikloa antolatu du, Urnietako Udalaren laguntzarekin. Atzoko ekitaldian Andoni Urbistondok egin zituen aurkezle lanak eta itzultzaile lanak egiteko alboan izan zuen Mikel Martiarena.