Ekitaldi-sorta, "Indarkeria matxistaren aurrean, Urnieta elkartu" lelopean

Aiurri 2024ko aza. 18a, 09:18

Azaroaren 25aren bueltan  egitaraua antolatu du "Urnietako emakumeak" taldeak datorren asteburuan. Larunbatarekin, askotariko hitzorduak izango dira herrian, arratsaldean. 

Pamela Palencianoren "No solo duelen los golpes" bakarrizketaren proiekzioa izango da, lehenik, arratsaldeko 17:00tan, kirolegiko 5. gelan. Jarraian solasaldia antolatu dute, "Biolentzia desberdinak identifikatzen".  Hori amaitu bezala, karteladari ekingo diote, iluntzeko 19:00etan, bai eta bertso saioari eta poema irakurketei ere. Hori guztia Zubitxo plazan izango da, musikaz girotuta eta mokadutxo batekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!