Ekimenean parte hartzen duten establezimenduek eta zerbitzu publikoek pegatina berde bat izango dute: "Gurea erabil dezakezu". Nahi izanez gero, bertako telefonoak erabiltzeko aukera emango zaio horrela behar duen orori, azaldu dutenez: "Aurrerantzean, nerabeak pegatina hori duen edozein espaziotan sartu ahal izango dira ustekabeko edo larrialdiren bat dutenean. Horrela, ez da beharrezkoa izango telefono mugikorra izatea gurasoekin harremanetan jartzeko".
Establezimenduren batek kanpainara gehitu nahiko balu ondorengo telefono-zenbakira deitzeko aukera duela jakinarazi du Urnietako Udalak: 943034339.