Jaialdi osoaren kronika eta argazki-sorta, Kronika aldizkarian topa daiteke. Ekinaldiko bideoa, berriz, ETBn dago ikusgai.
Festa galanta antolatu zuten Oialumen, eta marken atalean, bertakoa den Malen Barrenetxeak jarri zuen bigarrena, izan ere 15 urterekin oinbiko enborra 05:27ko denboran moztu baitzuen.
Oialumeko kirol saioa biribiltzeko, honako aizkolari eta harrijasotzaile ezagunek hartu zuten parte: aizkoran, lehian, Iker Vicente eta Eneko Saralegi (lehengusuak) alde batetik eta Jokin Urretabizkaia Basozabal eta Ibai Soroa bestetik, eta harrijasotzen, Euskal Herriko Harri Txikien txapelduna den Mikel Lopetegi Urra eta Maddi Guesalaga gaztea.
Bestalde, Kristine eta Xabi Solano anai-arreba musikariak jaialdia girotzen aritu ziren.