Seinalaturiko egun hau ez ahaztu arren, itxuraz, agenda gehienetan presente dagoen arren, zer gertatzen da urteko beste egun guztiekin? Zer gertatzen da gure egunerokotasunarekin? Genero rol inposatuak, kontrola, iranaik, sexu-erasoak, erailketak. Emakumeonganako zapalkuntza nonahi antzeman dezakegu eta badirudi onartu beharrean gaudela, ez dagoela zer eginik. Egunkarietan etengabeko miseria eta hondamendiak, gizartea geroz eta isilago. Despolitizazioaren eta asimilazioaren garai honetan, Urnietako emakumeok ez dugu berdin jarraitu nahi.
Nahikoa dela diogu, arrazoi asko ditugula geldirik ez gelditzeko, antolatzeko. Indarkeria matxistari aurre egitea denon ardura da eta lan handia gelditzen da oraindik. Gure belaunaldiei zein datozen berriei dagokigu errealitateaz arduratzea eta gure esku dagoen hori borrokatzea.
Egitarau honen bueltan elkartu garenok badakigu nola elikatu dugun elkar, eta hasi ginenean baino baldintza hobeetan gaudela gaur, baita indartsuago, eskerrak zuei. Urniertar guztiei luzatzen diegu bertaratzeko gonbidapena. Indarkeria matxistari aurre egin! Gora emakumeon antolakuntza!