Hirurehun lagun elkartu zen Etenetak antolatu zuen Garagardo Azokan

Aiurri 2024ko aza. 22a, 07:00

Honatx, kontsumo osoari dagokionez, antolatzaileek helarazitako datuak: 80 ukondo, 150 garagardo litro eta 250 saltxitxa. 300 lagun pasatxo hurbildu ziren, larunbat eguerdian hasita.

Janaren eta edanaren bueltan antolatzen diren ekitaldiak ez dira gutxi inguruotan. Baina Garagardo Azoka ez da hain ohikoa, eta Etenetak aurreko asteburuan antolatu zuena arrakasta itzela lortu zuen. Gauzak horrela, azoka bikain atera zen. Ekimenarekin errepikatzeko asmoa dute, eta, dagoeneko, badakite jende askotxorentzat zerbiztua eskaini beharko dutela. Lana gogotik egingo zuten sustatzaileek, baina, erantzuna ikusita, lanean pozik aritzeko motiborik bazuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!