Kalez kale aritu ostean, Plazido Muxika plazan egingo dute azken geldialdia, mahaiaren bueltan herri bazkariaz gozatzeko. Aurten, Kalamonaren eskaintza izango da, bi menu posiblerekin: batetik, babarrunak, haragi erregosia eta natillak; bestetik, babarrunak, pistoa eta mazedonia. Joan den asteartea, hilak 26, izan zen azken eguna txartela erosteko. Bertara joaten direnei egunarekin lotutako zapia oparituko zaiela iragarri zuen Poxta Zaharrek joan zen zenbakian argitaratutako elkarrizketan.
Behin tripa bapo beteta, mozkor-jolasen txanda izango da, jarraian, Tolosatik datorren Lasko txarangari lekukoa emateko. Parrandak, ostera, gaueko ordu txikiak arte iraungo du Urnietan, izan ere, Egur tabernaren parean, DJ Revu herrikidea izango da 22:00tatik aurrera musika jartzen.