Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute AEK-k eta Kantazaunek

Aiurri 2024ko aza. 28a, 09:56

Bat egingo dute herriko AEK-k eta Kantazaun elkarteak abenduaren 3an, Euskararen Egunean, hain justu ere. Udaletxeko plazan elkartuko dira, arratsaldeko 18:00tan, zehatz mehatz. Bertan kanta herrikoiak abestu ostean, euskararen kalejirari ekingo diote euskaltegiko ikasleek, herriko kaleetan barrena: San Juan plazatik hasita, Zaldundegi alboko plazara joango dira, ondoren, Udal Kiroldegira gerturatu, Idiazabal zeharkatu eta Plazido Muxika plazan amaitzeko. 

Taldeka jarrita, geldialdi bakoitzean lehiaketa formatuko hainbat galdera erantzungo dituzte, eta ibilbidearen amaieran, talde irabazleak saria jasoko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!