Urnietako Gaztetxearen aurkezpen gutuna

Aiurri 2024ko abe. 1a, 06:59

Atzoko ekimenaren arrazoiak agiri batean jaso eta zabaldu zituzten. 

Kaixo Umietar

Herriko gazteak urteak goaz espazio autogestionatu bat aldarrikatzen. Unietako eragile zein banakakok bertan libreki antolatzeko tokia eduki dezagun. Hainbat saiakera egin dira azken urteetan zehar, eta arrazoi desberdinak medio ataka berdinean jarraitu dugu, tokirik ez eta Gaztetxearen hortzimuga geroz eta urrutiago ikusten.

Aipatu bezala, urnietarrok ez dugu non egon, gure denbora soldatapeko lana egin eta ondoren kuadrillarekin tabernan egotera mugatu nahi dute, gure arteko antolakuntza deuseztatuz, kontsumoaren gurpil amaigabea sustatuz eta herri hau heriotzera kondenatuz. Hontaz gain, guztiz asimilatu dugu edozer ekintza antolatzeko garaian Udaletik pasa behar dugula, hauen azpijokoak, zentsura, presioa etab. pairatuz, beraien menpe geratzen delarik herri honetan egin daitekena eta egin ez daitekena erabakitzea. Urteak pasatzen doaz eta herri hau geroz eta hilago dago, onartezinak diren gauzak normaltzat hartuz eta gazteak Urnietari bizia emateko ahaleginetan amore emanez, gutxi batzuen mesedetan.

Egoera honi amaiera emateko momentua dela uste dugu. Biltzeko, mota ezberdinetako ekintzak aurrera eramateko, elkar ezagutzeko, ideia berriak garatzeko... toki bat behar dugu. Horregatik Umietako Gaztetxea okupatzea erabaki dugu!

Urteak aldarrikatzen goazena gauzatzeko unea da. Gaur, herrian bertan ezertarako erabiltzen ez diren eraikinetako bat okupatu dugu, toki anitz eta libre baten beharra dugulako! Bertan parte hartzera bultzatzen zaituztegu, denon artean manteduko dugulako Urnieta bizirik!

Urnietako Gaztexea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!