Euskararen aldeko aldarria, herriko kaleetan

Aiurri 2024ko abe. 2a, 09:26

Ate-joka da Euskararen Nazioarteko Eguna. Hala, joan den asteburuan, kalera atera da Egape Ikastolako Aballarri guraso elkartea, euskararen aldeko aldarrikapena egiteko asmoz. San Juan plazan bildu ziren, larunbat goizean, eta kartel-margoketa egin ostean, herriko txoko guztiak bete zituzten mezu batekin: "Zein polita den zu euskaraz entzutea". 

Era berean, euskararen aldeko Korrika egingo dute bihar. Eguerdiko 15:00tan hasiko dira lasterka Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, Azkortetik, eta eskuz esku igaroko da lekukoa, Idiazabal kalean barrena. Ondoren, San Juan plazarantz joko dute hizkuntzaren aldeko korrikalariek, bertan, mezu sekretua irakurtzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!