Euskararen aldeko aldarriak, Kantazaunen eta AEKren eskutik

Aiurri 2024ko abe. 4a, 08:06

Euskararen Nazioarteko Eguna zen atzo. Bada, kaleak hartu zituzten Kantazaunek eta AEK-ko ikasleek zein irakasleek. Arratsaldeko 18:00tan egin zuten bilkura, Kontzejupean, euskal kantutegian nabarmen ezagunak diren abestiak guztiak elkarrekin abesteko. Bide batez, Lanarteak egunerako espresuki zabaldutako manifestua entzun zuten bertaratu zirenek.

Behin hori amaituta, Euskararen Kalejirari ekin zion AEK-k, herriko kaleetan barrena: San Juan plazatik, Zaldundegi alboko plaza, Idiazabal eta Plazido Muxika. Taldeka jarrita, geldialdi bakoitzean, lehiaketa formatuko hainbat galdera erantzun zituzten, eta, ibilbidearen amaieran, talde irabazleak saria jaso zuen.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!