Gabonak 2024 | Urnieta

Andoni magoaren ikuskizuna, Saroben

Aiurri 2024ko abe. 9a, 10:01

Irudia: Kulturklik

Andoni magoa izango da Sarobe arte eszenikoen gunean, hilaren 22an, igandearekin. "DesOrekatua" du izena ikuskizunak, eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Euskaraz izango da, eta hiru euroko kostua du sarrerak. 

Sinopsia
Andonik bere mundua magiaren bidez ezagutzera gonbidatzen gaitu. Kolorez eta jolasez betetako munduan, harridura izango da protagonista. Magia klasikoaren ahalmen guztia, baina zapatiletan. Pertsona bakarreko ikuskizuna da, magia, zirku kutsuarekin, eta barrea, elkarrekin bizi dira; hala, giro paregabea sortzen da, haurrek eta helduek hizkuntza bera partekatzeko aukera izan dezaten, jolasa.

Fitxa artistikoa

  • Ideia eta ekoizpena: Magia en Zapatillas konpainia
  • Zuzendaritza artistikoa: Hilario Vidal / Roberto Mansilla
  • Antzezleak: Andoni Martínez de Ustaran
  • Argazkia: Steffy Rizzo / Vale Riccirdi
  • Bideoa: Damian Rizo
  • Jantziak: Renata Diulio
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!