Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso ostean piztu dituzte argiak, kantu-emanaldiekin jarraitzeko. Hori horrela, oholtzara igo dira Lehen Hezkuntzako 5. mailatik, DBHko 1. mailara bitarteko ikasleak, prestatu ditzuten kantuak abestera. Amaitzeko, trikitixa eta pandero soinuekin biribildu dute taula gaineko hitzordua. Bien bitartean, txokolatada ere prestatu du ikastetxeak, hotzak epeltzeko.