Antortxero moduan, 2012-2015 urte bitartean jaiotako herritarrek parte har dezakete, bi urteak barne. Bestalde, 2007-2011 bitartekoak izango dira paje. Horrez gain, helduek ere laguntzeko aukera izango dute, boluntario gisa. Bada, interesa dutenentzat bilera irekia egingo da, abenduaren 18an, 18:00etan Lekaioko areto nagusian.