Arratsaldeko 17:30ean, Berrasoeta aldetik gerturatuko dira bi protagonistak, San Juan plazara iristeko asmoz. Bada, bidean, herriko hainbat elkarteren parte-hartzea izango da: Egape Dantza Taldea, Txanbolin txistulari banda, Anabas musika-taldea, musika-eskolako trikitilariak... Amaitzeko, San Juan plazan, agurra egingo zaie eta gutunak emateko aukera izango dute umeek.