Ekitaldia lantegiaren instalazioetan egin da, eta honako hauek parte hartu dute: Jose Ignacio Asensio, GHK-ko presidentea eta Jasangarritasuneko diputatua; Cesar Gimeno, GHK-ko zuzendari nagusia; Joachim Domroes, Trienekens-eko CEOa; eta Pedro Goicoechea, Trienekens-eko zuzendari nagusia. 800.000 euroko inbertsioarekin, Urnietako ontziak sailkatzeko eta bereizteko plantak urtean 15.000 tona ontzi tratatzen ditu.
GHK-ko presidente Jose Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, berritze horrek Gipuzkoa “hondakinen gaikako bilketan eta tratamenduan abangoardian kokatzen du, “Inbertsio horri esker, tratamenduaren produktibitatea, segurtasuna eta kalitatea hobetzen ditugu, ontzien birziklatzea hobetuz eta ekonomia zirkularraren ereduarekiko gure konpromisoa indartuz”.
Berritutako instalakuntzan barrena
Inaugurazio-diskurtsoen ondoren, bertaratuek bisitaldi gidatua egin dute instalazioetan, eta berritzearen xehetasun teknikoak aurkeztu dituzte. Egindako hobekuntzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: ontziak hartzeko eremua hobetzea, prozesuko bi nabeak konektatzea produktibitatea handituz, instalazio osoa ixtea eta segurtasun-baldintzak indartzea, birziklatzearen kalitatea eta eraginkortasuna handitzeko.